1987-2011
1987an Nerea Argitaletxea sortu zenetik, ezaugarri izan dugu artearen, historiaren, arkitekturaren eta ondorea zaharberritzearen inguruko lan handien edizioa. Orobat, generoari buruzko azterketak, entseguak, argazki liburuak eta gastronomia liburuak argitaratu ditugu. Kalitatea dugu lehen helburu, eta gure liburuek egile eta ikerlari ezagunen testuak dakartzate edizio zaindu batean. Argitaletxearen hogeita bi urteetan zehar, ugariak izan dira jaso dituen sariak.
Formatu handiko liburu argazkidunekin batera, baditugu zenbait bilduma ere, harrera bikaina izan dutenak: Arte Hoy bildumak artista eta mugimendu artistiko garaikideen monografiak biltzen ditu, egungo panorama argitzen laguntzen dutenak; Serie Media bildumak, berriz, historiako biografiak eta azterketak biltzen ditu; eta Arte y Restauración bildumak zaharberritze profesionalarekin zerikusia duten alderdiak aztertzen ditu ikuspuntu zientifikotik abiatuta. Berriki, Nerea Académica bilduma zabaldu dugu, barruko arkitekturari eta paisajismoari buruzko unibertsitate eskuliburu praktikoekin, horiek garrantzi profesional handiko esparruak direnez gero. Eta Nola hitz egin umeei bilduma ere aipagarria da: guraso eta hezitzaileen zuzendua, egungo jakituria eta baloreak sustatzea du xede.
Beste ildo editorial bat erakusketen katalogoek osatzen dute. Horren erakusle dira nazio eta nazioarte mailako zenbait museo eta erakunderekin egindako lanak. Lankidetza horien helburu izaten da argitalpenok irautea baita erakusketa amaitu eta gero ere.
Nerea Argitaletxearen nahia da gure kultura ondarea ezagutzera ematen jarraitzea.
Esker-ematea
Gure egile guztiei, itzultzaileei eta bildumetako zuzendariei, Nerearengan jarri dituzten konfiantza eta ahaleginengatik, egia bihurtu diren proiektuetan jarri duten ilusioarengatik.
Gure irakurleei.
Sariak
| Nebrija saria, | |
| Best Cookbook Corporate saria (Gourmand World Cookbook Awards), La increíble historia de la gula, Álvaro Bermejo. | |
| La increíble historia de la gula, Gourmand Best in the World sarirako hautatua. | |

