Kristobal Balenziaga

Maisuaren eratzea (1895-1936)

36.54€
38.00€ BEZ barne

Egilea:
Arzalluz, Miren
Itzultzailea:
Juan Mari Mendizabal Sarasua
Urtea:
2010
ISBN:
978-84-15042-03-7
Koadernazioa:
Azal gogorra gainazalarekin
Orri kopurua:
308
Ilustrazioak:
100 irudi koloretan / 170 irudi zuri-beltzean
Dimentsioak:
21 x 27,5 cm
Izar bat2 Izar3 Izar4 Izar5 Izar
(Baloraziorik gabe)
Loading ... Loading ...

KRISTÓBAL BALENZIAGA, XX. mendeko jantzigintzaren maisu handia, Getarian jaio zen 1895ean. 1936an Pariseko Georges V hiribidean jarri zuen egoitza, eta, hilabete gutxiren buruan, lehen bildumarekin izandako arrakasta itzelari esker, nazioarteko modaren izen goren bihurtu zen. 42 urte zituen, eta ordutik hona, maisu handi haren itzala handitu besterik ez da egin. Baina, hori gertatu aurretik, nondik nora ibili zen Balenziaga? Haren sorkuntzak zer garapen izan zuen? Zein izan
zen maisuaren enpresa ibilbidea?

Liburu honetan, Miren Arzalluz aditua Balenziagaren lehen lau hamarkada horien gainean ari zaigu, lehen aldiz. Balenziagaren familia jatorria aztertzen du, Parisen ospea lortu zuen arteko garapen
profesionala azaltzen du, eta enpresa munduan egin zuen ibilbidearen berri ematen du. Izan ere, Balenziaga Frantziako hiriburura sorkuntzaren heldutasunean iritsi zen. Ordurako sortuak zituen sei
moda-etxe, eta Espainiako errege familia eta Donostiako, Madrileko eta Bartzelonako goi gizarteak bazituen, jada, bezero. Hasieratik goi mailako jantzigintzan aritu zen, eta ederki ezagutzen zituen jostunak, hornitzaileak, erosleak eta bezeroak. Ideia estetiko propioa zuen, oso berea, eta hori nabarmena izan zen bere karreran zehar, hasi zenetik harik eta 1968an etxeak itxi zituen arte.

Ezinbesteko obra bat, bai modaren adituentzat, lehen aldiz izango baitute maisuaren erreferentzia, dokumentu, argazki eta marrazki askotara gerturatzeko aukera, bai «maisuen maisu» denaren historian eta garaian dagoen edonorentzat.

Editorial Nerea, S. A. - Tel. (34) 943 432 227 - nerea@nerea.net