Erabilera baldintzak

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu EDITORIAL NEREA www.nerea.net. webaren jabea dela. Lege horretako 10. artikuluari jarraikiz, EDITORIAL NEREAk hauek jakinarazten ditu: web orriaren titularra EDITORIAL NEREA SA da. Haren IFK A78546330 da, eta helbide soziala da EDITORIAL NEREA Sa; Aldamar kalea 36, behea, 20003 Donostia. Merkataritza Erregistroan 1826. liburukian dago idatzia, 57. folioan, SS17533 orrialdean, 2. inskripzioa. Enpresarekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa nerea@nerea.net da.

ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUN ERREGIMENA

EDITORIAL NEREAren web orrian nabigatzen, sartzen dena eta hura erabiltzen duena da erabiltzaile; ondorioz, onartu egiten dira, EDITORIAL NEREAren orrialdean barrena ibiltzen den bitartean, hemen ezartzen diren erabilera baldintza guztiak, eta legez betebeharreko legedia aplika daiteke hala badagokio.

EDITORIAL NEREAren web orriek informazio, zerbitzu eta datu udari ematen dute. Erabiltzailea behartuta dago web orria behar bezala erabiltzera. Betekizun hori honela gauzatzen da:

- EDITORIAL NEREAk jarri dituen formularioak egiazko eta eskubidezko informazioarekin bete behar du erabiltzaileak, hartara web orriak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak eskuratzeko. Ardura izango du, orobat, formulario horiek beteta eman zaizkion sarrera gakoen erabileraren gainean.

- Debekatuta dago EDITORIAL NEREAk eskainitako informazio, zerbitzu eta datuak hemen esaten denaren kontra erabiltzea, legearen kontra, moralaren kontra, ohitura onen kontra edo ordena publikoaren kontra, edo besteren edo web orriaren funtzionamenduaren kontra.

LOTUREN POLITIKA ETA ARDURARIK EZA

EDITORIAL NEREAk ez du ardurarekin web orriko loturek eramaten duten web orrien edukiaren gainean, eta adierazten du ez dituela horiek aztertuko ezta horien gainean inolako kontrolik ezarriko ere.

Orobat, ez du besteren orrien irisgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna edota legetasuna bermatuko, nahiz eta EDITORIAL NEREAren web orrietako loturen barrena sartu bertara.

EDITORIAL NEREAk behar adina neurri hartu ditu orrialdeetan ibiltzearen ondorioz erabiltzaileak kalterik jasan ez dezan. Ondorioz, EDITORIAL NEREAk ez du ardurarik horrelakorik gertatuko balitz ere.

ALDAKETAK

EDITORIAL NEREAk behar adina aldaketa egin ditzake, aurrez ohartarazi gabe, bere web orrian. Alda ditzake, bai web orriko edukiak, bai erabilera baldintzak, bai kontratazioko baldintza orokorrak. Aldaketa horiek web orriaren bidez egingo dira, zuzenbidez, eta bete beharrekoak izango dira web orrian argitaratuta dauden bitartean eta harik eta etorkizunean beste aldaketa batzuk egiten diren arte.

COOKIEen ERRESERBA

EDITORIAL NEREAk eskubidea du erabiltzaileen nabigazioko cookiak erabiltzeko, betiere nabigazioko pertsonalizazioa eta erosotasuna lortze aldera. Enpresaren datu babesaren politikari jarraikiz, EDITORIAL NEREAk adierazten du cookiak erabiltzaile anonimoari eta ordenagailuari lotzen direla eta ez direla erabiltzailearen izen eta abizenak jakiten.

Erabiltzaileak aukera du nabigatzailea konfiguratzeko eta cookiak jaso direla jakiteko; nahi badu, cookiak disko gogorrean ez jasotzea agindu dezake. Hala ere, EDITORIAL NEREAren web orrira sartzeko, ez da beharrezkoa cookiak instalatzea.

INTERNET BIDEZKO KONTRATAZIO ZERBITZUA

EDITORIAL NEREAren webaren zenbait edukik Internet bidezko kontratatzeko aukera dakarte. Horiek erabiltzeko, EDITORIAL NEREAk ezarritako baldintza orokorrak irakurri eta onartu egin beharko dira.

DATUEN BABESA

15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoak, dioenari jarraikiz, EDITORIAL NEREAk web orriaren erabiltzaileei jakinarazten die ezen orrialdeetan dauden formularioen bidez enpresak biltzen dituen datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla EDITORIAL NEREAren ardurapena, hartara bi aldeen arteko konpromisoak errazteko, arintzeko eta betetzeko.

Orobat, EDITORIAL NEREAk adierazten du sartzeko, ezabatzeko, zuzentzeko eta aurkaratzeko eskubideak izango dituela erabiltzaileak, eta horretarako idatzi bat bidali behar duela helbide honetara:

EDITORIAL NEREA, S.A.
Aldamar 36, behea
20003 Donostia

Kontrakoa adierazi ezean, ulertzen da erabiltzailearen datuak ez direla aldatu, eta hark konpromisoa hartzen duela edozein aldaketa jakinarazteko. Ulertzen dugu aldeen arteko harremana fidelizatzeko erabiltzeko baimena dugula.

JABEGO INTELEKTUALA

Testu, irudi eta aurkezpen eta muntaia forma guztien jabego intelektual eta industrialaren eskubide guztiak EDITORIAL NEREArenak dira, berez edo lagapenez. Beraz, jabego intelektualak babestutako obrak izango dira Espainiako legediari jarraikiz, eta alor horretako Espainiako eta Komunitateko legeen pean izango dira, esaterako gaiaren inguruko nazioarteko tratatuen pean baldin eta Espainiak sinatu baditu.

Eskubide guztiak babestuta daude. Jabego Intelektualaren Legeak berariaz debekatzen du web orri honetako edukiak, osoki edo zati batean, erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea edo erabiltzea EDITORIAL NEREAren berariazko baimenik gabe.

LEGEZKO EKINTZAK, LEGEDI APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

EDITORIAL NEREAk ekintza zibil edo penalak aurkez ditzake baldin eta iruditzen bazaio norbaitek web orria eta edukiak behar ez bezala erabili dituela edota baldintza hauek bete ez dituela.

Erabiltzailearen eta EDITORIAL NEREAren arteko harremana Espainiako araudiak arautuko du, eta Donostiako epaitegi edo epaimahaiak izango dira eskumenekoak erabiltzailearen eta EDITORIAL NEREAren artean sor daitekeen edozein gatazkaren gainean.

Editorial Nerea, S. A. - Tel. (34) 943 432 227 - nerea@nerea.net