Erosketa baldintzak

XEDEA

Kontratazio Baldintza Orokor hauek xede dute Editorial Nerea SAren (aurrerantzean, Argitaletxea) eta zure (aurrerantzean, Bezeroa) arteko harremana arautzea www.nerea.net webguneari dagokionez. Domeinu horren titularra Argitaletxea da, legez eraikia eta IFK A-78546330 duena.

Onarpena

Produktuak erosteko BIDALI botoia sakatu beharko da (eskaera orriaren beheko aldean dagoena), eta hori eginda Kontratazio Baldintza Orokor guztiak onartzen direla adierazten da, produktuak erosi aurretik www.nerea.net webgunean agertzen diren bezala; ez dira aplikagarri izango aurrerantzean klausuletan gerta daitezkeen berrikuntzak.

Onartzen denetik, erabiltzailea Argitaletxearen Bezero izango da, Kontratazio Baldintza Orokorretan deskribatzen denari jarraikiz. Argitaletxeak aurrerantzean eskaintzen duen edozein produktu kontratazio berri baten xede izango da.

Prezioak, ordaintzeko moduak, ematea eta atzera egitea.

Prezioak

Produktu bakoitzaren prezioak eskaera egunean webgunean adierazitakoak dira, eta guztiak dira BEZ barne (Balio Erantsiaren Zerga).

% 4ko tasa ezartzen da. Zerga hori ez dute ordaindu beharko Europar Batasuneko herrialdeetako enpresek, baldin eta baliozko VAT zenbaki bat kreditatzen badute, Espainiakoak izan ezik. Munduko beste edozein herrialdetara egindako salmentetan ez da BEZ aplikatu; hala ere, herrialde bakoitzeko aduana sistemek dagokien zergak aplikatuko dituzte.

Kanarietara, Ceutara eta Melillara egiten diren bidalketei dagokienez, aduana bulegoko eta inportazio zergen gastuak ez daude artikuluaren prezioan gehituta, ezta bidalketarenean ere, eta merkantzia jasotzen duenak jaso beharko ditu jasotze helbidean.

Argitaletxeak eskubidea du, edonoiz eta aurrez adierazi gabe, egoki deritzon aldaketak egiteko, eta egunero eguneratu ditzake produktuak eta zerbitzuak merkatuaren arabera.

Bidalketa gastuak beti adierazten dira eskaeran.

Espainian (penintsula eta Balearrak) aplikatzen diren tarifak hauek dira:

  • Postaz eta txartelaren bidez: 3,78 €
  • Postaz eta errenboltsoz: 5,08 €
  • Agentziaz eta txartelaren bidez: 5,20 €
  • Agentziaz eta errenboltsoz: 6,52 €

Gainerako lekuetara egiten diren bidalketei dagokienez, ordainketa moduak, bidalketa modalitateak, emateko epeak eta tarifak kontsulta ditzakezu nerea@nerea.net helbidera idatzita.

Ordainketa modua

a) Errenboltsoz

b) VISA edo MASTERCARD kreditu txartela

c) Paypal

 

a) Errenboltsoz

Ordainketa dirutan egingo da eskaera ematen den unean garraio enpresaren bidez.

Espainiako bidalketak errenboltsoz ordain daitezke. Europar Batasuneko zenbait herrialdetakoak ere bai (kontsultatu nerea@nerea.net helbidean).

b) VISA edo MASTERCARD kreditu txartela

Bermatzen dugu edozein transakzio % 100 segurua dela. Datu pertsonalak edo bankukoak transmititzen dituzten operazio guztiak ingurune seguruan egingo dira. Segurtasun estandarreko teknologian oinarritutako zerbitzari bat erabiltzen dugu (SSL: Secure Socked Layer). Informazio guztia zifraturik doa sarean barrena.

Orobat, zure kreditu txartelaren datuak ez dira jasotzen inolako datu basetan; TPVra doaz zuzenean (Bankuaren salmenta puntuko terminala).

Gainera, kreditu txartelen jabeei segurtasun handiagoa lortzearren, gure ordainbidean ordainketa seguruaren sistema sartu dugu: CES (Merkataritza Elektroniko Segurua). Horrela, txartel “segurtatu” baten titularra bazara, gure dendan beti egin ahal izango dituzu VISA edo MASTERCARD txartelarekin erosketak.

Zer da CES (Merkataritza Elektroniko Segurua)?

CES Internet bidezko transakzioak segurtatzeko sistema bat da, Visa Internacionalek, Mastercardek, Microsoftek eta Netscapek sustatua, besteak beste. Helburua da Interneteko erabiltzaile eta merkatariei segurtasun handiagoa ematea salerosketetan, baieztatzen baita eroslea txartelaren titular legitimoa dela.

Praktikan, VISA edo MASTERCARD txartel “segurtatu” batekin ordaintzean,  gako pertsonal bat eskatzen da, zenbakia eta iraungitze data ez ezik, Interneteko erosketarako bakarrik erabiltzen dena eta txartelaren jabea identifikatzen duena zalantzarik gabe. Horrela, inork ezingo du Interneten erosketarik egin gakoa ezagutzen ez badu. Ikusteko CESeko protokoloa aktibaturik dagoela, VISArako “Verified by VISA” eta Mastercarderako “Mastercard Secure Code” logoak agertuko dira.

Oraindik Interneteko ordainketetarako erabilera esklusiboko gako pertsonala jaso ez baduzu, eskatu zure erakunde finantzarioari zure txartelak CESera atxikitzea. Horretarako, zure bankuarekin jar zaitezke harremanetan, zuzenean edo, banku elektronikoaren bezero bazara, online.

Ondoren, link batzuk erakusten dizkizugu, ikus dezazun zure bankua Verified By Visa-ra edo Mastercard Secure Code-ra afiliatua dagoen ala ez.

  • Europa
  • AmeriKa Latinoa y Karibea
  • Asia Pacific
  • USA

c) Paypal

PayPal sistemak aukera ematen dio kontsumatzaileari posta elektronikoa izan dezan Internetetik ordainketak modu seguru, eroso eta errentagarrian bidaltzeko. PayPal sarea azpiegitura finantzario batean oinarritzen da, banku kontuena eta kreditu txartelena, ordainketari ebazpen global bat emateko denbora errealean. Paypal bereziki pentsatua dago ohiko ordainketa mekanismoekin asetzen ez diren horientzat.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan: http://www.paypal.com

Zenbaitetan, eta balizko iruzurrei aurre hartzeko, Argitaletxeak eskubidea du bezeroari ordainketa modu jakin bat eskatzeko, baldin eta eroslearen identitatea ziur kreditatu ezin badu.

Ematea

Bezeroak bidalketa modua aukeratu ahal izango du bidalketa zonaldeak dituen aukeren artean. Kontuan izan beharko da epea, zerbitzuaren kalitatea, emateko puntua eta kostua garraio moduaren araberakoak direla.

1 – ESPAINIA (penintsula eta Balearrak):

  • Postaz. Emateko epea: 10 egun gutxi gorabeheraAgentziaz. Emateko epea: 2-3 egun

2 – GAINERAKO HELBIDEAK:

Bidalketa modalitateak, epeak eta tarifak kontsultatzeko: nerea@nerea.net

Argitaletxeak, agentzien kasuan, garraio azkarreko zenbait enpresaren bidez bidaltzen ditu, nazio mailan edo nazioartean itzala dutenak.  Bezeroaren helbidean emateko epea produktuaren eta zonaldearen araberakoa da. Eskaera baieztatu aurretik, garraio epeen berri emango zaizu. Hala ere, biak aldatu egin daitezke eskaera bakoitzaren arabera. Bereziki garraio epearen gainean, garraiolariaren intzidentziek eta emateko zailtasunek eragin dezakete.

Bezeroak aipatutako epean jaso ezean eskaria, jarri harremanetan Nerea Argitaletxearekin 943 432 227 telefonoaren bidez.

Atzera egitea

Argitaletxeak Bezeroari bermatzen dio baduela eskaria bertan behera uzteko aukera uneoro eta inolako kosturik gabe, betiere bertan behera uztearen berri eskaria garraiolariak hartu aurretik ematen badu. Bestela. eskaria jaso eta ondoren tramitatu beharko du itzulketa.

Argitaletxeak ahalegin guztiak egiten ditu, ahal duen neurrian, web orrian ematen duen informazioa egiazkoa eta akats tipografiko gabea izan dadin. Inoiz horrelako akatsen bat gertatuko balitz, Argitaletxeak nahi gabe, berehala zuzenduko da. Prezioetan akats tipografikoren bat balego, eta Bezeroak erosteko erabakia horretan oinarrituta hartuko balu, Argitaletxeak akatsaren berri emango lioke eta Bezeroak erosketa bertan behera uzteko eskubidea edukiko luke inolako kosturik gabe beretzat.

Webguneko edukiak, batzuetan, behin-behineko informazioa izan dezakete. Informazioa ez balitz produktuaren ezaugarriekin bat etorriko, Bezeroak eskubidea luke erosketa bertan behera uzteko inolako kosturik gabe beretzat.

Dendan erakusgai dauden produktuen inguruko edozein intzidentziatarako, jarri harremanetan: nerea@nerea.net; 943 432 227 telefonoa.

Zerbitzuaren betekizunak

Produktuak edo zerbitzuak erosteko, erosketa formulario bete baino ez da bete behar, datu pertsonalekin eta ordainketa datuekin.

Erosketa Agindua jasota, Argitaletxeak berehala bidaliko dio Bezeroari salerosketaren baieztapena Erosketa Aginduan agertzen den posta elektronikora.

Argitaletxearen ardura

Denda telekomunikazio sistemen egoeraren menpe dago zuzenean, bereziki Internet sarearen egoeraren menpe; beraz, Argitaletxeak ezin du ardurarik hartu mozte, berandutze, akats eta bestelakoen gainean baldin eta Argitaletxeak berak edo hornitzaile informatikoak kontrolatu ezin duen jatorria badute. Akats horien artean daude: loturaren softwarea, sistema informatikoa, modema, sare elektrikoa, telekomunikazio sareak.

Bezeroaren ardura

Bezeroak legezko erabilera emango die zerbitzuei, legearen aurka joan gabe eta besteren eskubideei edo interesei kalterik eragin gabe.

Bezeroak bermatu egiten du kontratazio formularioak osatzeko ematen dituen datuak egiazkoak eta zehatzak dira, hartara Argitaletxeari kalterik eragin gabe.

Orobat, konpromisoa hartzen du, eskaria eman ahal izango dela errazteko, helbide bat emango duela non eskaria eman ahal izango baita ohiko ordutegi batean, baldin eta agentzia bidez bidaltzen bada produktua (astelehenetik ostiralera 10:00etati 13:30etara eta 16:00etik 18:00etara).

Baldintza hauetako bat edo gehiago bete ezean, Argitaletxeak zerbitzua eten edo bertan behera utz dezake, Bezeroari aurretik abisatu gabe eta horrek Bezeroari kalte ordain bat jasotzeko eskubidea eman gabe.

Bezeroak bidalketari uko egiten badio, Nerea Argitaletxeak ez dio bidalketa gasturik itzuliko, eta horiek bezeroaren kontura joango dira.

Datu pertsonalak eta merkataritza komunikazioak. Datuen babeserako politika

1999ko abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoari jarraikiz, Bezeroari jakinarazten zaio ezen produktua erostean ematen dizkigun datu pertsonalak izaera pertsonaleko datu fitxategi batean sartuko direla. Fitxategi hori Nerea Argitaletxeak sortu du eta bere ardurapean mantentzen du,  hartara merkataritza harremanaren kudeaketa egokia egiteko eta albisteen, produktuen edo zerbitzuen berri emateko, dela idatzizko bideen bidez, dela bide elektronikoen bidez.

Jakinarazten dizugu edonoiz zuk, Nerea Argitaletxearen bezero zaren aldetik, datuetarako sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta aurkaritza eskubideak gauzatu ahalko dituzu, idatziz adierazita Nerea Argitaletxeari, dela Aldamar kalea, 36, behea, Donostia 20003 helbidera, dela nerea@nerea.net posta elektrikora.

Editorial Nerea, S. A. - Tel. (34) 943 432 227 - nerea@nerea.net