FAQS

KATALOGO INPRIMATUA ESKATZEA

Gure katalogoa PDF formatuan eduki dezakezu, zuk zuek deskargatu eta inprimatuta.

 

AGORTUTAKO LIBURUAK

”agortua” jartzen duen liburua ez dago hemen salgai Eskatu ohiko liburu-dendan. Beharbada, bertan izango dute bila zabiltzan ale hori.

 

BIDALTZEKO GASTUAK

Posta arruntez bidaltzeak eragiten dituen gastuak erosketa agindu osorako dira, eskatzen den ale kopurua gora-behera.

 

ARGAZKIAK ERREPRODUZITZEKO BAIMENA

Editoriala ez da liburuetan argitaratzen diren argazkien copyright-aren jabe izan ohi. Gure liburu batean agertzen den argazki bat erreproduzitu nahi baduzu, argazkilariarengana jo behar duzu zuzenean (izena liburuaren argazki kredituetan ikusiko duzu). Argazkia nork egin duen jakiteko modurik ez baduzu, jo hona:

Administrazioa (Eskubideak)
Editorial Nerea, S. A.
Aldamar 36, behea
20003 Donostia
nerea@nerea.net

 

TESTUAK ERREPRODUZITZEKO BAIMENA

Gure liburuetako testuren bat erreproduzitu nahi izanez gero, jo hona:

Administrazioa (Eskubideak)
Editorial Nerea, S. A.
Aldamar 36, behea
20003 Donostia
nerea@nerea.net

 

PROPOSAMEN EDITORIALAK

Gure katalogo editoriala arte liburuek, historia liburuek, arkitektura liburuek, zaharberritze liburuek eta urbanismo liburuek osatzen dute batik bat. Orobat, estetika, argazkigintza, dekorazio artea, gastronomia, paisajismoa, ekonomia eta politika ildoak ere jorratzen dira. Ondorioz, gure katalogoarekin bat datozen eskuizkribuak bakarrik baloratzen ditugu.

Zuk gure esku eskuizkribu bat jarri nahi baduzu, bidal ezazu, mesedez, paperean hona:

Zuzendaritza editoriala
Editorial Nerea, S. A.
Aldamar 36, behea
20003 Donostia

Zure eskuizkribua hobeto baloratzeko, honakoak ere adieraztea eskatzen dizugu:

- Izena
- Helbidea
- Tfno.
- Faxa
- E-maila
- Currículum vítae
- Argitalpenak
- Behin-behineko titulua
- Gaiaren azalpen laburra
- Orrialde kopurua (30 lerro x 70 gune, bikoitzean)
- Ilustrazio kopurua (adierazi zenbat zuri-beltzean eta zenbat koloretan)
- Ilustrazio motak (grafikoak, irudiak, planoak, argazkiak…)
- Ilustrazioen eskubideen jabea
- Jomuga den irakurlea
- Gaiaren inguruko Bibliografia (gazteleraz), liburu-dendetan dagoena
- Eskuizkribuak bibliografiari egiten dion ekarpena

 

LAN AUKERA

Editorial Nerean lan egiteko, bidali posta arruntez zure curriculum vitae osoa hona:

Administrazioa (Pertsonala)
Editorial Nerea, S. A.
Aldamar 36, behea
20003 Donostia

Editorial Nerea, S. A. - Tel. (34) 943 432 227 - nerea@nerea.net