Balenciaga

Cristóbal Balenciaga Museoa

57.60€
59.90€ BEZ barne

Itzultzailea:
maramara taldea
Urtea:
2011
Argitalpena:
1.a
ISBN:
978-84-15042-13-6
Koadernazioa:
Azal gogorra gainazalarekin
Orri kopurua:
432
Ilustrazioak:
366 koloretan / 39 zuri-beltzean
Dimentsioak:
24,5 x 32 cm
Izar bat2 Izar3 Izar4 Izar5 Izar
(2 boto . Bataz bestez: 5 -tik 3)
Loading ... Loading ...

Getariako Cristóbal Balenciaga Museo sortu berriaren katalogo ofiziala. Museoa modaren munduan nazioarteko mugarri izateko jaio da, eta Cristóbal Balenciagari eta haren lanari emana dago. Aretoetan erakusketa iraunkor bat dago, joskintzaren maisuak egindako ehun pieza baino gehiagorekin. Katalogoa ilustrazio ugarirekin dator, eta Balenciagaren obraren datu dokumental eta azterketa eguneratuen berri izateko aukera paregabea ematen du; aldi berean, museoko funtsa ikusgarri biltzen du, piezen fitxa katalografikoekin –500 ilustrazio baino gehiago–.   Argitalpen beharrezko bat, sortzailearen ekarria bildu eta argitzen duena, garaian eta ondorenean izan zuen transzendentziaren lekukoa.

Lanak kalitate handia du testuari, materialari edota liburuari berari erreparatuz gero. Testuen egile arduradunak nazioarteko aditu handienetariko batzuk dira (P. Arizzoli, M. Arzalluz, M. A. Jouve eta L. Cerrillo), eta koordinazioa modaren historian eta janzkera historikoan aditua den Amalia Descalzoren eskutik dator. Orobat, bai Sánchez Lacastaren diseinu estudioa, bai Manuel Outumuro argazkilaria, biak katalogoan parte hartzen baitute, itzal handikoak dira nazioartean.

Behar-beharrezkoa joskinaren bizitzan eta lanean interesaturik dauden guztientzat, katalogo hau Balenciaga Museoaren eta Nerea Argitaletxearen baterako edizio bat da. Lau hizkuntzatan dago, beste hainbat ediziotan: gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa.

Editorial Nerea, S. A. - Tel. (34) 943 432 227 - nerea@nerea.net