Donostiaren historia

17.31€
18.00€ BEZ barne

Egilea:
Artola, Miguel
Itzultzailea:
Jon Muñoz
Bilduma:
Historia
ISBN:
978-84-89569-56-0
Koadernazioa:
Tapa dura
Orri kopurua:
208
Ilustrazioak:
BN: 38
Dimentsioak:
13 x 20,5 cm
Izar bat2 Izar3 Izar4 Izar5 Izar
(Baloraziorik gabe)
Loading ... Loading ...

Donostia oso leku berezian dago kokatua, eta horrek historia baldintzatu dio. 1180. urtean Antso VI.a Jakintsuak Gipuzkoako lehenengo hiribildua sortu zuenerako, bazen han herri bat, merkataritzan eta arrantzan ziharduena; Pasaiaren inguruan ere baziren bizilagun multzo batzuk, leku hark badiak ez bezalako segurtasuna ematen baitzien itsasontziei. Donostiako lehenengo harresia Urgull mendiaren pean eraiki zuten 1300. urte aldera, eta bi leku bereizi sortu zituen, hiribildua eta portua, zein bere agintariekin. Donostia mugaldean zegoenez gero, Errege-Erregina Katolikoek beste harresi bat jaso zuten 1496an, aurrekoa bi aldetatik inguratzen zuena. Karlos V.ak gotorleku bihurtu zuen Donostia, eta goarnizio iraunkor bat ezarri han. XVII. eta XVIII. mendeetan, bake garaia izaki, oparotsun handia izan zen Donostian, Venezuelarekin salerosketan aritu baitzen. Oparoaldi hura XVIII. mendearekin bukatu zitzaion, Amerikarekiko salerosteak etendakoan. 1813an, ingelesek Donostia erre zuten, eta udaleko artxiboak ere erre ziren, baina kanpoko dokumentuetatik albiste asko jakin dituzte historialariek. XVIII. mendearen erdialdera bukatu zen Donostiaren berreraikitzea, Ugartemendia arkitektoaren gidaritzapean. Harresiak 1864an bota zituzten. Harrezkero, aldiriak Donostia baitan sartu ziren, eta inguruko mendietan ere etxeak eraikitzen hasi ziren. Itxura aldatzearekin batera, turismoak garrantzi handia hartu zuen. XIX, mendearen bukaeratik gerra zibila arte, bai eta ia diktadura frankista osoan ere, ospe handiko hiria izan zen kanpotarrentzat. 1960ko hamarraldiaz geroztik, itxuraldatzen hasi zen, eta hala ari da gaur egun ere. MIGUEL ARTOLAren gidaritzapean espezialista talde batek idatzi zuen liburuaren laburpena da honako hau, Elena Legorburuk egina. Liburu artan gaztelaniaz luze kontatzen zigutena, honetan laburrago eta euskaraz kontatzen da.

Editorial Nerea, S. A. - Tel. (34) 943 432 227 - nerea@nerea.net