Eguberria
Ohitura, kantu eta istorio
23.94€
24.90€ BEZ barne
* KULTURA MINISTERIOAREN 2013KO SARI NAZIONALA HAUR ETA GAZTEENTZAKO LIBURU EDIZIO ONENARI.
* ARGITARATZE KALITATEAREN «JUAN DE YCIAR» SARIA, MANUEL DE LARRAMENDI INSTITUTU BIBLIOGRAFIKOARENA.
Juan Kruz Igerabide eta Elena Odriozola sortzaile itzaltsuek, baterako lan honetan, Eguberria piztu egiten dute, eta Euskal Herriko tradizioak, mitoak, musikak eta aitzinako mundu bat eskaintzen dizkigute, bertan arbasoen mundu magikoa, natura eta Eguberriko erlijio-tradizioa uztartuz.
Edertasun poetikoa eta edertasun artistikoa. Lan honetan, sortzaile biek Eguberriari kendu egin diote ohiko Eguberria, eta norberak bizi izan duen Eguberria eman diote: gure aurrekoen oroitzapen hunkitua, ahozko kultura, literaturaren tradizioa, maitasunezko natura.
Eguberria guztiontzako liburu bat da, adin guztietako umeentzat eta adin guztietako helduentzat, haren bidez antzinako tradizio kultural aberats bat atzeman ahal izango baitute.
Testuen nahiz irudien bidez, zuzenean bihotzera hitz egingo die Eguberriak.
- Imprimatu
- Lagun bati gomendatu
- Iruzkinik gabe