Kristobal Balenziaga

Maisuaren eratzea (1895-1936)

36.54€
38.00€ con IVA

Traductor:
Juan Mari Mendizabal Sarasua
ISBN:
978-84-15042-03-7
Encuadernación:
Tapa dura con sobrecubierta
Páginas:
308
Ilustraciones:
color: 100 / b/n: 170
Dimensiones:
21 x 27,5
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas
(Sin valoración)
Loading ... Loading ...

Kristobal Balenziaga, XX. mendeko jantzigintzaren maisu handia, Getarian jaio zen 1895ean. 1936an Pariseko Georges V hiribidean jarri zuen egoitza, eta, hilabete gutxiren buruan, lehen bildumarekin izandako arrakasta itzelari esker, nazioarteko modaren izen goren bihurtu zen. 42 urte zituen, eta ordutik hona, maisu handi haren itzala handitu besterik ez da egin. Baina, hori gertatu aurretik, nondik nora ibili zen Balenziaga? Haren sorkuntzak zer garapen izan zuen? Zein izan
zen maisuaren enpresa ibilbidea?

Liburu honetan, Miren Arzalluz aditua Balenziagaren lehen lau hamarkada horien gainean ari zaigu, lehen aldiz. Balenziagaren familia jatorria aztertzen du, Parisen ospea lortu zuen arteko garapen
profesionala azaltzen du, eta enpresa munduan egin zuen ibilbidearen berri ematen du. Izan ere, Balenziaga Frantziako hiriburura sorkuntzaren heldutasunean iritsi zen. Ordurako sortuak zituen sei
moda-etxe, eta Espainiako errege familia eta Donostiako, Madrileko eta Bartzelonako goi gizarteak bazituen, jada, bezero. Hasieratik goi mailako jantzigintzan aritu zen, eta ederki ezagutzen zituen jostunak, hornitzaileak, erosleak eta bezeroak. Ideia estetiko propioa zuen, oso berea, eta hori nabarmena izan zen bere karreran zehar, hasi zenetik harik eta 1968an etxeak itxi zituen arte.

Ezinbesteko obra bat, bai modaren adituentzat, lehen aldiz izango baitute maisuaren erreferentzia, dokumentu, argazki eta marrazki askotara gerturatzeko aukera, bai «maisuen maisu» denaren historian eta garaian dagoen edonorentzat.


Si lo desea, puede dejar un comentario

Editorial Nerea, S. A. - Aldamar n.° 36, bajo - 20003 Donostia-San Sebastián - Tel. (34) 943 432 227 - Fax (34) 943 433 379 - nerea@nerea.net